30_II. erregionaleko mutilak txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 30a

Ostadarreko II. Erregionaleko mutilak mailaz igotzeaz gain txapeldun geratu ziren. Ostadarri hasieratik jarri zitzaion partidua alde, 3. minutuan Javi Solchagak sartutako gol bati esker. Lehen zatian nagusi izan zen taldea, baina bigarren zatian fisikoki zertxobait behera egin zuen eta horrek Getariak hainbat aukera sortzea ekarri zuen.
Zertxobait sufritu behar izan zuen Ostadarrek amaiera arte, baina azkenean dena ondo atera eta saria eraman zuten.
Ostadarreko jubenilen taldeak ere mailaz igotzea lortu zuen. Santo Tomas Lizeoren aurka jokatutako partidan, Gorka Belartietaren mutilek joko ona erakutsi zuten. Partida osoan aurretik egin zuten markagailuan eta nahiz eta donostiarrek berdinketa bilatu, 3 eta 2 gailendu zen azkenean. Festa handia sortu zen Michelinen.