30_Rugbiari buruzko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 30a

Beltzak Rugbi taldeak bere zilarrezko ezteiak ospatzeko erakusketa bat antolatu zuen maiatzaren erdian. Maiatzaren 30an berriz, hitzaldi bat, eta Iñaki Laskurain, Gipuzkoako Rugbiko Federazioko lehendakaria gonbidatu zuten. Hitzaldi bat baino, solasaldi bat izan zen. Iñakik gonbidapena eskertuz eta Beltzak taldea zorionduz eman zion hasiera hizketaldiari. Hitzaldiaren ondoren, urteurreneko ospakizunei amaiera emanez, bazkaltzera joan ziren.