Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte Kluba eta Amaraun ludotekaren jaialdia eta Eskola Kirolaren Eguna elkartu ziren maiatzaren 30ean, eta festa erraldoia izan zuten gaztetxoek Michelingo kiroldegian. Denetarik izan zen, eskola kirola, puzgarriak, tailerrak, zezen mekanikoa, bazkaria, panpinen emanaldia... eta egitaraua Txan magoaren emanaldiarekin borobildu zen. Ehundaka haur eta gaztetxok parte hartu zuten ekimenean.