Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral iluntzean, eta ia ordu berean bi emanaldi eskaini zituzten herrian. Bata Brijitatarren komentuan, Andrew J.P. Keelanek zuzentzen duen Kabigorri abesbatzak emanaldi ederra eskaini zuen; eta bestea kulturetxean, Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza taldeak dantza emanaldi berezia taularatu zuen, gizakiez osatutako zoo bat ikusi ahal izan zuten ikusleek.