Lasarte-Oriako Udaletxeari

Txintxarri 2009ko ekainaren 1a

Zuengana zuzentzen gara datorren 2009/10 ikasturtean musika eskolako klaseetan ordaindu beharrekoari buruzko informazioa jaso dugula jakinarazteko.
Honen bitartez, %7ko igoerarekiko dugun desadostasuna jakinarazi nahi dizuegu pairatzen ari garen krisi ekonomikoa dela eta igoera handiegia dela iruditzen baitzaigu.
Kontuan har dezazuen nahi dugu klaseetara joaten garenon artean, pentsioa %1 baino gehiago igo ez zaien jubilatuak, lana galdu duten edo lana galtzear dauden gurasoen umeak, edota soldata igoerak lehen aipatutako %7 horretara iritsi ez zaien pertsonak gaudela.
Klaseak jadanik garestiak direnez, kasu batzuetan ikasketa hauek uztea planteatzen ari gara.
Arazo honez gain, ez nuke irakaslegoaren gaiari buruz aipamen bat egiteko aukera galdu nahi. Urtero irakasleak desberdinak direnez, ikasteko modua ere aldatu egiten da, ohitzeko denbora bat behar izaten delarik.
Era berean, Musika Eskola diru galera bat dela ulertzen dugun arren, kulturaren aldeko gastu batzuk Udaletxeak bere gain hartu beharko lituzkeela uste dugu, erregimen Sozialista batean, besteak beste, kultura lehentasuna baita. Guztiok ez ditugu beti irabaziak lortzen, eta errudunak izan edo ez, krisia gure gain hartzen ari gara.
Zuen jokabidea moldatuko duzuela eskertuz, adeitasunez.

Musika eskolako ikasle batzuk

FERNANDO EGAÑA: 943 36 66 75/ 670332583