Rugbiari buruzko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 1a

Beltzak Rugbi taldeak bere zilarrezko ezteiak ospatzeko erakusketa bat antolatu zuen maiatzaren erdian. Larunbatean berriz, hitzaldi bat antolatu zuten eta Iñaki Laskurain, Gipuzkoako Rugbiko Federazioko lehendakaria gonbidatu zuten. Hitzaldi bat baino, solasaldi bat izan zen. Iñakik gonbidapena eskertuz eta Beltzak taldea zorionduz eman zion hasiera hizketaldiari. Hitzaldiaren ondoren, urteurreneko ospakizunei amaiera emanez, bazkaltzera joan ziren. •