Igeriketa txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 1a

Bajak protagonista izan ziren jardunaldian emaitza onak lortu zituzten Buruntzaldea Igeri taldeko igerilariek.
400 m. estilo librean neskek ez zituzten oso emaitza onak lortu, mutilek berriz, infantil g3 kategorian Kevin Iglesias gailendu zen eta albinetan Iñigo Ibarburu.
200 m. estilotan nesketan alebin mailako Udane Hernaezek irabazi zuen eta mutiletan kategori guztietan gailendu ziren Buruntzaldeakoak: infantiletan Ibon Gonzalez, Ibon Tardio, Iker Lizeaga eta Julen Herraez geratu ziren hurrenez hurren. Infantil g3 mailan Mikel Arribillagak lehen postua eskuratu zuen eta Iñigo Alkortak bigarrena. Alebinetan Unai Bueno bigarren geratu zen eta Daniel Lopez hirugarren.
100 m. libre proban mutilen absolutuen mailan Oier Mitxelenak irabazi zuen; infantiletan Jon Ander Kortak eta infantil g3n Unai Rodriguezek.
25 m libre proban berriz, mutiletan infantil g3 mailan Unai Rodriguezek irabazi zuen; absolutuen kategorian Oier Mitxelenak eta gazteen absolutoan Eneko Goenagak. Pozik beraz, emaitzarekin.

Gipuzkoako txapelketa
Maiatzaren 23an larunbata, Gipuzkoako Eskolarteko XXVIII. txapelketa burutu zen Azpeitian.
Buruntzaldea Igeri Elkarteko gaztetxoak bertan egon ziren lehian eta alebin mailan hiru domin eskuratu zituzten, zilarrezko bi eta brontzezko bat.
Zilarrezko dominak, Landaberriko Iñigo Ibarburuk 100 metro libreak eta 100 metro mariposa probatan lortu zituen; brontzezkoa, berriz, 200 metro proban lortu zuen Garazi Alkorta Landaberriko ikasleak. •