Maiatzak 23an Gimanstika erritmikoko neskek egun neketsua izan zuten.
Goizean Lasarte-Oriako kiroldegian erakustaldia izan zuten eta arratsaldean, berriz, txapelketa Tolosan, Udaberri txapelketako finala.
Bertan Sasoetako alebin taldea, Enara, Leire Tejedor, Ane Martin, Naroa Sanz, Alazne eta Ainara Romero, eta Landaberriko infantilak, Maria Millan, Ane Loiarte, Ane , Ahizpea eta Ariadne, gogor lehiatu ziren. Eta ez ziren esku hutsik bueltatu Lasarte-Oriara, infantil taldeak 3. postua eskuratu baitzuten.
Amaia Calvo entrenatzaileak adierazi digunez, oso pozik geratu ziren egindako lanarekin. •