Kirol jardueren azterketa

Txintxarri 2009ko ekainaren 1a

Lasarte-Oriako Udaleko Kirol Zerbitzuak, kirol jarduerak antolatzen dituen Bizkortzen enpresarekin batera, iraupen luzeko jardueretako erabiltzaileen poztasun maila ezagutzeko inkesta egin du.
Guztira 187 inkesta izan dira, eta azpimarratzekoa da galdetutako gairik gehienetan aurtengo nota joan den urtekoa baino hobea izan dela.
Beste behin ere, irakasleak izan dira puntuaziorik altuena jaso dutenak (8,34), honi jarraitzen diotelarik taldeko giroak (8,28), ordutegiek (7,9) eta ikastaro kopuruak (7,35).
Aipatzekoa da baita ere galdetu diren gai guztietan gainditua lortu duela Udal Kirol Zerbitzuak, eta baloraziorik baxuena espazioarena izan dela, 6,42 notarekin.
Kirol Zerbitzuak adierazi duenez, inkestaren helburua herritarrek zerbitzuaren zein balorazio egiten duten ezagutzeaz gain, kirol zerbitzua hobetzea eta erabiltzaileen beharretara egokitzea da.