Asteazkenean, Real Sociedadeko presidente den Jokin Aperribayk gonbidatuta, Buruntzaldeako alkateak Zubietako entrenamendu zentroan bildu ziren, lehen taldearen entrenamenduaren aurretik.
Alkateei eta eskualdean dauden Realeko lagunarteei mendeurreneko bandera eman zieten.
Ekitaldian lehen taldeko jokalariek parte hartu zuten eta ohorezko aurreskua ere dantzatu zen.
Bidaia Gipuzkoan zehar
Mendeurreneko bidaia Gipuzkoan zehar bukatzear dago. Bostgarren ekitaldia izan zen hau, Bidasoa, Urola Kosta, Deba Beherea eta Tolosaldeko eskualdeak bisitatu ondoren. Era honetara, herri gutxi batzuk falta dira Gipuzkoa guztia Mendeurrenean murgildu dadin.