Lasarte-Oriako ikastetxeen Eskola Kirolaren festa larunbat goizean burutu zen Michelingo kiroldegian, urte osoko entrenamendu eta jardunaldi programari jai giroan amaiera emanaz. Besteak beste, atletismoan, saskibaloian, futbolean eta tenisean aritzeko aukera izan zuten herriko neska mutilek.
Goizean, 10etatik 13etara bitartean atletismoa, futbola eta kirol jolasak egin zituzten Michelinen; saskibaloia berriz kiroldegian egin zuten. Bertan bazkaldu eta arratsaldean, benjaminek Michelinen tenisean jokatzeko aukera izan zuten eta bestalde, puzgarri, tailer eta zezen mekanikoan ibiltzeko aukera eskaini zuen Gazte klubak.
Amaraun jaialdia
Gainera, Amaraun ludotekak urtero antolatzen duen jaialdia ere larunbatean burutu zen Michelingo kiroldegian bertan. Goiz eta arratsaldez, puzgarriak eta tailer ugari jarri jarri ziren. Haurren Lur, Marko eta Eztiren aurpegien brotxeak egin zituzten, mahai jolasetan aritzeko aukera... ez zuten aspertzeko betarik izan.
Eguerdian, Amaraun Klubeko bazkideek elkarrekin bazkaldu zuten. Makarroi goxoak gaztarekin jan zituzten eta arratsaldean Lur, Marko eta Eziren emanaldia ikusteko aukera izan zuten. Azkenik Amarauneko kideak ere Txan Magoaren emanaldiaz gozatu ahal izan zuten.
Eskola Kirolean, Lasarte-Orian, urte osoan zehar burutzen den programari amaiera eman zion larunbateko festa erraldoiak. Ttakun Kultur Elkarteak, Landaberri eta Sasoetako ikastetxeek antolatu zuten Udalarekin batera. Egun osoan zehar, kirol modalitate ezberditnetan aritzeko eta ezagutzeko aukera izan zuten adin tarte guztietako haurrek Michelingo kiroldegian. Helburua hain zuzen ere horixe izaten da, ikastetxe ezberdinetan diharduten haurrak elkar ezagutu eta euren arteko harremanak sendotzearekin batera.