Muntteri-AEK euskaltegian aulkitik zutitu gabe, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik zehar, bidai berezia egin zuten Ander Izagirre kazetariaren eskutik, Plazaolako bidean zegoen errota edo Jaizkibeleko itsasbazterra eta bere landaretza.
Izagirrek txoko horiek zaintzen dituzten pertsonaia bereziak aurkeztu eta haien istorioa azaldu zizkien Munduaren zaintzaileak diaporamaren bidez.
Era honetara, entzumena lantzeko aukera paregabea izan zuten.