Asteazkenean hasi zen Antzerki Astea. Harrobiaren txanda izan zen, DBHko ikasleena, hain zuzen ere.
Hauek bi saio egin zituzten, bata goizean ikastoletako haurrei zuzendua eta bestea arratsaldean adin guztiei zuzendua.
DBHko bi taldeek trebetasun handia erakutsi zuten taula gainean.
DBH 1 eta 2 mailako taldeak Inprobizaketak lana eskaini zuten. Bi taldetan banaturik publikoak jarritako gaia eta estiloa eman behar zioten haien inprobisazioari. Honela, hipoteka zer den azaldu zuten Edurne Zuri izan ziren edo Cantiflasen papera cowboy pelikula batean ere burutu zuten.
Gainera, ikusleak ziren inprobisaketa guztien ostean puntuazioa ematen zutenak. Azkenean, berdinketa egon zen.
DBH3 eta 4ko gazteek, ordea, Camp Rock filma musikalaren zatiak taularatu zituzten eta zuzenean abestera ausartu ziren, horrek dakarren arriskuarekin.
Hala ere, saio entretenigarria egin zuten eta ikusleek ongi eskertu zuten haien lana txalo zaparrada batekin.
Helduen lanak
Aurten helduen taldeek jarraian eskaini zituzten beraien lanak.
Lehenbizikoak Holako kontuk... eta komerik lana ikusi zen taula gainean. Esketx ezberdinez osatutako antzezlana izan zen. Gai asko jorratu zituzten: seme-alaben harremana gurasoekiko, teknologia berriak ere erabili zituzten... ordu beteko saio politta eskaini zuten.
Ondoren Etxe hauetan... jakina da lana eskaini zuten. Antzezla hau orain bi urte taularatu zen lehenengo aldiz. Orain taldeak berreskuratu egin du, beste herritara eramateko asmoz. Aurreratu digute urrian Usurbilen eskainiko dutela.
Martxan da beraz, esan bezala antzerki astea. Hurrengo emanaldia ekaniaren 8an izango da, iluntzeko 19:00etan.