zabaleta

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 3a

Atzo arratsaldeko 18:00etan hasi ziren Zabaleta auzoko jaiak. Eskulanak egin ondoren antzerkia ikusteko parada izan zuten; antzerki eskolako lehen mailako haurrek Top model eta Rock and roll ikuskizunak eskaini zuten. Eta egunari amaiera emateko japoniar bonbak izan zituzten.
Osteguna bitartean haurrentzako ekintzak antolatu dituzte, baina asteburuan adin guztietarako prestatutako egitaratua dago.