Haurren segurtasuna nola indartu

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 4a

Gaur arratsaldean, Josune Martiarena psikologo klinikoak Haurrak: beren buruekiko segurtasuna indartzeko giltzarriak hitzaldia eskaini du Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Hitzaldi hau Lasarte-Oriako Sanitate departamentuak antolatutako Nola hezi gure seme-alabak hitzaldi sortaren baitan dago eta, oraingoan, Josune Martiarenak haur txikien segurtasuna indartzeko hainbat gomendio eman ditu eta haurren zenbait portaeren aurrean gurasoek zein jarrera izan behar duten azaldu du.