Zabaleta auzoko jaiak hasi dira

Txintxarri 2009ko ekainaren 5a

Astearte arratsaldean danbateko batzuen hotsa entzun ahal izan zen Lasarte-Oria osoa. Horiek Zabaleta Auzoko festei hasiera ematen zioten suzirien hotsa izan zen.
Egun hauetan, haurrentzako eskulanak, jolasak, japoniar bonbak eta Landaberri ikastolako LH1, LH3 haur eta gaztetxoek eskainitako antzerkiez gozatu ahal izan zuten auzoan.

Asteburuan ekintza ugari
Gaur, 20:00etan Teresa sorgina dator, baina aurretik Zabaletako antzerki taldearen emanaldia, haurrentzako merienda eta opari zozketa antolatu dira.
21:00etan, gau musikala hasiko da. Lehenik, Kantu afaria eskainiko du Xumela koruak, Landaberriko dantza garaikide taldeen emanaldia egongo da ostean eta dantza egiteko gogoekin geratu direnek dantzaldia dute gauari amaiera emateko.
Bihar, haurrentzako puzgarriak goiz eta arratsaldez, eskoba eta mus txapelketa; 18:30ean, Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia; ostean, herri kirolak haur eta helduentzat. Eta gauean, Iñaki Zelaia, Unai Agirre, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsotan ikusteko aukera eta gazte rock gaua Usurbilgo Mendeku Itxua eta Skasti taldeen eskutik.
Igandean, berriz, Landaberri ikastolako gaztetxoen dantza saio, ohiturazkoa den Tellerigaina, auzokoak, Larrekoetxe-Ostadar eta Erkide taldeen arteko proba misto nagusia, herri bazkaria, toka txapelketa, Porrotxen bihurrikeriak eta muxuak arratsaldeko 18:00etan eta Usurbilgo Txerriki taldearen kale antzerkia.