Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean, Josune Martiarena psikologo klinikoak Haurrak: beren buruekiko segurtasuna indartzeko giltzarriak hitzaldia eskaini zuen Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Hitzaldi hau Lasarte-Oriako Sanitate departamentuak antolatutako Nola hezi gure seme-alabak hitzaldi sortaren baitan dago eta, oraingoan, Josune Martiarenak haur txikien segurtasuna indartzeko hainbat gomendio eman zituen eta haurren zenbait portaeren aurrean gurasoek zein jarrera izan behar duten azaldu zuen.