Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleak lehiaketetan garaile

Txintxarri 2009ko ekainaren 5a

Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleek ikasturte amaiera daukate aurki. Baina ikasturtean zehar ikasteaz gain, lehiaketa batzuetan, esate baterako, literatur edo kartel lehiaketan, parte hartu dute, baita sariak eskuratu ere.
Honela, 4. DBHko ikaslea den Silvia Garcia garaile atera da Coca-Colak antolaturiko Crea Tus Textos literatur lehiaketan.
Lehiaketa honetan Estatu Espainiarreko ehundaka ikaslek hartu dute parte ikasturtean zehar.
Asmaturiko istorio hasierak idazten zituzten ikasleek, ostean Interneteko sarean zintzilikatu eta beste ikasle batzuek jarraitu eta amaiera eman ahal izateko.
Honela, Silvia Garcia Euskadiko irabazlea izan da istorioen amaiera arloan.
Jarduera honetan 3. eta 4. DBHko ikasleak egin dute lan eta koordinatu duen Gaztelerako irakaslearen, Ana Garciaren ustez, oso interesgarria eta aberatsa izan da.

Kartel lehiaketa
Bestalde, Espainia mailan, ONCEk Braille idazkerari buruz antolaturiko kartel lehiaketan ere saria lortu dute Institutuko ikasleek, Euskadi mailako lehenengo saria, hain zuzen ere.
El Braille-Leer y escribir es poder vivir en igualdad gaia kontuan hartuta 2. DBHko ikasle talde batek, Rebeca Martinez, Melissa Valdés, Natalia Urrutia, Mario Garrido eta Maria Valientek Lidia Azpiazu irakasleak koordinatuta kartel garailea egin dute.
Zorionak guztiei eta jarrai dezatela lanean.