2008-2009 ikasturtean euskara ikasten aritu diren lasarte-oriarrek beka jasotzeko aukera izango dute. Udaleko Euskara Zerbitzuak emango ditu diru-laguntzak. Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira bulego ordutegiaren barruan.
Ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan egin behar da diru-laguntza eskaera. Era horretan, agiri guztiak behar bezala aurkeztu beharko dira, eta, gainera, Udalak eskura jarriko dituen eskaera orriak, eta zinpeko deklaraziorako ereduak ere aurkeztu beharko dira. Bestalde, eskaerari erantsi beharko zaizkio laguntzak jasotzeko eskatutako agiriak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, euskarako zerbitzura jo daiteke, 943 376 184.