UEUk, Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu dituen ikastaroetara joateko bekak onartu ditu Euskara Batzordeak. Urtero ematen dituzte laguntza horiek herritarrentzat. Bestalde, EHU/UPVk Donostian antolatzen dituen euskarazko ikastaroetara joateko bekak ere emango dira.
Eibarko ikastaroak uztailaren ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta uztailaren 13tik 17ra izango dira. Baionakoak uztailaren 6tik 10era, eta, azkenik, Iruñakoak uztailaren 20tik 24ra.
Ikastaroak astebetekoak izango dira, eta arlo ugari izango dira aztergai: psikologia, informatika, pedagogia, musika, natur zientziak, kimika, sexologia, osasuna, bertsolaritza, soziolinguistika, zuzenbidea, soziologia etab.
Ikastaroek prezio desberdina dute, langabetua izan edo ez. Oro har, matrikula, egoitza eta otorduak ordaindu behar dira. Euskara Batzordeak, matrikulak ordaintzeko laguntza emango du soilik. Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna uztailaren 10a izango da.
Dirulaguntzei, antolakuntzari edo ikastaroei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura jo daiteke. Bestetik, 943 376 184 zenbakian informazioa eska daiteke, eta euskara@lasarte-oria.org helbidean ere eskura daude ikastaroei buruzko argibide guztiak.