Kirolen Udal Zerbitzuak uztailerako eta irailerako prestatu duen kirol eskaintzaren barruan ikastaro aipagarria dago aurten, guraso-haurren igeriketa ikastaroak.
Kirol Zerbitzuak, instalakuntzetan beharrezkoak ziren egokitzapenak egin ondoren, 2009ko Udako kirol kanpaina jarriko du martxan, erabiltzaileek egindako eskaera kopuru handiari erantzunaz.
Jarduera berri honetan hilabete gutxiko haurrek eta haien gurasoek igeriketa saioa egingo dute . Hauetan gurasoek haurrari konfiantza emateaz gain, haien artean dauden loturak sendotzen dituzte.
Honela, Kirol Zerbitzuak haurtxoentzat hainbat ikastaro antolatu ditu astelehenetik larunbatera eta guztiak 10:00etatik 10:30era izango dira.
Ikastaroan izena emateko epea ekainaren 8an, astelehenean, zabalduko da.
Heldu eta haurrak
Bestalde, uztailaren 1etik 28ra bitartean, helduentzako eta haurrentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian.
Helduen kasuan, astelehenetik ostiralera bi txanda egondo dira, 7:10ean eta 20:00etan, igeri egiten ikasi nahi dutenentzat.
Ikastaroak 100,40 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 55,80 euro.
Haurrena, berriz, bi adin tarte ezberdinetarako antolatu da eta hasiera edo erdi maila dutenei zuzenduak dira.
Honela, 2002 edo 2003 jaiotakoek bi ordutegi dituzte aukeratzeko, 11:30ak edo 18:15ak. Ikastaroak ez bazkideentzat 143,50 euro dira eta bazkideentzat 79,70 euro.
Eta, bestetik, 1998 edo lehenago jaiotakoek 19:15etik aurrera ikasiko dute igeri egiten. Ikastaro honek kiroldegiko bazkide direnentzat 55,80 euro balio ditu eta bestelakoentzat 100,40 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943 376 182 telefono zenbakian ere informazioa eskatu dezakezue.