Txapelketak duela gutxi bukatu dituzten arren, futbol saileko arduradunek hurrengo denboraldia prestatzeko entrenamenduen deialdia egin dute.
Honela, Infantil Mutilak (96/97) ekainak 10, asteazkena, eta ekainak 12, ostirala, 18:00etan dute hitzordua; Kadete Mutilak (94/95) ekainak 9, asteartea, eta ekainak 11, osteguna, 18:00etan; Kadete Neskak (94/95) ekainak 10, asteazkena, eta ekainak 12, ostirala, 18:00etan; Jubenil Mutilak (91/92/93) ekainak 9, asteartea, eta ekainak 11, osteguna, 19:30etan eta Regional Neskak (93 edo helduagoak) ekainak 10, asteazkena, eta ekainak 12, ostirala, 19:30ean.
Alebinen taldeko entrenamenduen hasiera zehaztu gabe dago, arduradunek hurrengo egunetan jakin araziko dute.