Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Egunaren nazioarteko ospakizuna izanik eta Aste Berdearen egitarauaren barruan, Manuel Lekuona kulturetxean, Emausek garatutako erakusketa bat inauguratu zen, Lasarte-Oriako Udalaren Ingurumeneko Departamentuak antolatuta.
Berrerabilitako etxea izenburupean, etxe bateko hainbat gelatako altzariak irudikatuko ziren, berezitasun batekin, altzari guztiak Emausek etxez etxe egiten dituen bilketetatik lortuak zirela.
Erakusketaren helburua berrerabilpena eta kontsumo arduratsua bultzatzea zen, hondakinen kudeaketa onenarekin loturiko praktikak diren heinean.
Paraleloki, LHko 8-12 urte bitarteko gaztetxoekin modu berezi batean egin zen lan. Erakusketa modu gidatuan ikusi ahal izateaz gain, tailer bat eskaini zitzaien, erabilitako kartoizko kaxetatik abiatuz objektuak egin zitzaten.