4. DBHko ikaslea den Silvia Garcia garaile atera zen Coca-Colak antolaturiko Crea Tus Textos literatur lehiaketan. Lehiaketa honetan Estatu Espainiarreko ehundaka ikaslek hartu zuten parte ikasturtean zehar.
Asmaturiko istorio hasierak idazten zituzten ikasleek, ostean Interneteko sarean zintzilikatu eta beste ikasle batzuek jarraitu eta amaiera eman ahal izateko. Honela, Silvia Garcia Euskadiko irabazlea izan zen istorioen amaiera arloan.
Bestalde, Espainia mailan, ONCEk Braille idazkerari buruz antolaturiko kartel lehiaketan ere saria lortu zuten Institutuko ikasleek, Euskadi mailako lehenengo saria, hain zuzen ere.
El Braille-Leer y escribir es poder vivir en igualdad gaia kontuan hartuta 2. DBHko ikasle talde batek, Rebeca Martinez, Melissa Valdés, Natalia Urrutia, Mario Garrido eta Maria Valientek Lidia Azpiazu irakasleak koordinatuta kartel garailea egin dute.