05_Giroko porrako sariak banatu ziren

Txintxarri 2009ko ekainaren 5a

Giroa bukatu eta Ostadar Kirol fundazioak egiten duen porraren sari banaketa burutu zen ekainaren 05an.
Ilargi tabernan egin zen sari banaketa. Hau izan da puntu gehien lortu dituen taberna eta antolatzaileek Lore jabeari eman zioten saria, Urgul jatetxean bi pertsonentzako afaria.
Tor-Tor eta Kaiku Patxi izan dira Giroko porrako bi lehenenengo postuak eskuratu dituztenak eta antolatzaileek ekitaldian zegokien ordain saria eman zieten.
Honetaz gain, zozketatutako urdaiazpikoak ere banatu ziren: Haritz-Maddi, Proyecto Fenix, Iñaki Sueskun, Alexito, Totof van Poppel, Aitor Hernando eta Julen.