Atsobakarreko egoitza hobetzeko hitzarmena sinatu da

Txintxarri 2009ko ekainaren 5a

Adinekoen beharrak asetzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko apustua eginez, Lasarte-Oriako Udalak elkarlanerako akordio bat sinatu zuen ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
Akordioa lau urteko gestioen ondorengo emaitza da. Proiektuaren kostua 3,6 milioi eurokoa da eta hitzarmenak jasotzen duenaren arabera Foru Aldundiak %75 abonatuko du eta gainontzekoa Udalak finantzatuko du.
Akordio honek hiru hobekuntza garrantzitsu ekarriko dizkio Atsobakar Egoitzari: zentroaren erreforma orokorra, Psikogeriatriako Unitate baten sorrera eta Eguneko Zentroaren handitzea.