Kontzertu ederra ostegunean [i]Pacheco´s Show[/i] taldearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 6a

Ostegun gauean kontzertua bikaina eskaini zuen Pacheco´s Show taldeak Jalgin; hurbildutako entzuleen iritziz, kalitate handikoa. Lau musikarik osatzen dute taldea: Roberto Pacheco tromboiarekin, Javier Mayor kontrabaxuarekin, Alejandro Soriazu pianoan eta Hasier Oleaga baterian.
Kontzertua entzutera jende gutxi hurbildu bazen ere, Hasier Oleagak, bateriak oso gustura aritu zirela jotzen adierazi zuen, etxean bezala sentitu zirela. Bertaratutakoak ere, oso gustura egon ziren kontzertua entzuten eta merezitako txalo zaparradekin eskertu zieten musikariei eskainitako kontzertua.