Landaberri ikastolako gaztetxoak Gipuzkoako Taldeko Tenis Txapelketa lehiatu dira ikasturtean zehar.
3 maila ezberdinetako, alebin, infantil eta kadeteetako zazpi taldek parte hartu dute txapelketan eta emaitza onak eskuratu dituzte Xabier Gonzalezen neska-mutilek.
Lehiaketako finalak ekaineko lehen asteburuan jokatu ziren eta Xabier Gonzalezen hiru taldek txapela eskuratu zuten eta beste batek brontzezko domina. Alebin mutileko Landaberri A taldea, Ander Huegun, Julen Legarra, Beñat Urruzola osatua; alebin nesken Paula Uli, Maialen Ormazabal eta Izar Agirretxe taldea eta kadete nesken Landaberri A taldeak, Jaione Guerra eta Janire Tovarrek, eskuratu dute txapelketa.
Bestalde, hirugarren postua lortu zuen taldea, infantil neskena izan zen (Andrea Gonzalez, Sara Sanchez, Andrea Vazquez eta Itziar Mujika).