Europako Legebiltzarreko hauteskundeak burutu ziren atzo Estatu osoan.
Lasarte-Orian, Udal edo Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan ez bezala, herritar kopuru murritza hurbildu zen egoitza eta mahai ezberdinetara.
Ez zen arazo handirik egon eta mahaiek 20:00etan puntual itxi ahal izan zuten bozka zenbaketa egiteko.