Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iban Nikolai musikariak Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian didgeridoo kontzertua eskaini zuen ostiralean. Xpressionk elkarteak Udalaren laguntzaz antolatzen duen kontzertu honetan, Australiako doinu etnikoak entzuteko aukera paregabea egon zen, baita Garrotx.lo-ren irudi ederren muntaiak ikusteko ere. Kontzertuan zehar, didgeridoo eta instrumentu ezberdinak jotzen joan zen, hauekin duen trebetasuna erakutsiaz.