Lehengo asteburuan, maiatzak 30, LOKEko Gaizka Ormazabalek 100 eta 400 metroetako lasterketetan zilarrezko domina eskuratu zuen Gipuzkoako Junior, Jubenil eta Beteranoen Txapelketako azken jardunaldian.
Bestalde, Gasteizen burutu ziren Euskadiko eskolarteko txapelketetan, Gipuzkoako taldean Leire Amiano eta Olatz Flores lasarteoriatarrek parte hartu zuten eta beste bi domina ekarri zituzten herrira.
Olatzek 100 metroko proba irabazi zuen eta Leire bigarren bukatu zuen pertika proba.
Honetaz gain, jubenilen mailako Espainiako Autonomi Erkidegoen arteko txapelketa ere lehiatu zen Avilesen.
Honetan, LOKEko Unai Imaz eta Irati Larrañaga lehiatu ziren. Unai finalerako sailkatu eta 8. postua eskuratu zuen; Iratik, berriz, altueran 1,40 metroko jausi zituen, bere markatik 10 zentimetrora.