Ostadarreko Futbol Eskola

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

Beste kategorietako taldeen antzera, Ostadarreko Futbol Eskolako neska-mutilak ere martxan hasiko dira aurki.
Futbol eskolan parte hartzeko baldintzak 8 eta 10 urte bitarteko haurra izatea, Buruntzaldeko kiroldegietako bazkide izatea eta Lasarte-Orian bizitzea dira.
Izena ematea Ostadarreko egoitzan egingo da, gaur hasi eta ekainaren 19ra bitartean, arratsaldeko 19:00etatik 20:00tara.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, plazak mugatuak dira eta iaz parte hartu zuten neska eta mutilek lehentasuna dute.