Maiatzaren 31ean, Hernaniko bolatokian, Emakume, beterano, jubenil eta infantilen Gipuzkoako txapelketa burutu zen eta bertan lehiatu ziren Ostadarreko eskolako gazteak eta beterano bat.
Lehia handia egon zen maila guztietan eta Ostadarreko taldea ez zen esku hutsik bueltatu Lasarte-Oriara, Unai Iribarrek 21 birla bota eta zilarrezko postua eskuratu baitzuen infantil mailan.