Maialen Chourraut Europako seigarren

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

Erresuma Batuako Nottingham herrian jokatu den Europako Slalom txapelketan lehiatu zen lehengo astean Maialen Chourraut.
Sailkapenetako lasterketetan akats bat izan zuen, baina bigarrengo lasterketan aurre egin eta finalaurretako lehian sartu zen. Hauetan arazorik gabe aurrera egin zuen.
Finalean, berriz, lehiaketa ez zen erraza izan lasarteoriatarrarentzat. Arazo ugari izan zituen markatutako bide jarraitzeko eta akats batzuk egin zituen. Eta, hala ere, seigarren bukatu zuen, brontzezko dominatik 2 segundora.
Maialek bere blogean dioenaren arabera, Europako txapelketan aritzea positiboa izan da eta emaitza ez da txarra, baina hobea izan zitekeen.