Giroko porrako sariak banatu ziren

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

Giroa bukatu da eta horrekin batera, Ostadar Kirol fundazioak egiten duen porraren sari banaketa burutu zen ostiralean.
Ilargi tabernan egin zen sari banaketa. Hau izan da puntu gehien lortu dituen taberna eta antolatzaileek Lore jabeari eman zioten saria, Urgul jatetxean bi pertsonentzako afaria.

Sarituak
Tor-Tor eta Kaiku Patxi izan dira Giroko porrako bi lehenenengo postuak eskuratu dituztenak eta antolatzaileek ekitaldian zegokien ordain saria eman zieten.
Honetaz gain, zozketatutako urdaiazpikoak ere banatu ziren, ez ziren guztiak agertu, baina hauek izan dira zortedunak: Haritz-Maddi, Proyecto Fenix, Iñaki Sueskun, Alexito, Totof van Poppel, Aitor Hernando eta Julen.
Baina zorte ona dutenek ez ezik, ohikoa denez porrako azkenak ere, LJN-k izan zuen bere saria, urdaiazpikoa.