Ikasturte bukaera iristear

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 8a

Lasarte-Oriako ikasleei gutxi falta zaie dagoeneko 2008-09 ikasturtea bukatzeko. Horren seinale, Lasarte-Usurbil Institutuko 2. Batxilergoko diploma banaketa dugu.
Ostiralean burutu zen ekitaldian, ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu ziren gazte hauen hezkuntza garai batibukaera emateko.
Ekitaldiak bi zati ezberdin izan zituen, batetik Institutuko zuzendari eta biologia irakasle den Ester Urrutiak Charles Darwin ikertzaile nekaezina hitzaldia eskaini zuen.
200 urte dira ikertzailea jaio zenetik eta 150 bere Espezien jatorria liburua argitaratu zenetik, horregatik ikertzaile ingelesaren bizitza eta honek egindako bidaia eta ikerketei buruz hitz egin zuen ordu erdiz.

Ikasle nabarmenduak
Ostean, gai guztiak gainditu dituzten ikasleen diploma banaketa egin zen.
Hauen artean, hiru ikaslek ikasturtean zehar egin duten lana nabarmendua izan zen, ohorezko matrikula eta aipamen berezien bidez.
Honela, aurtengo ohorezko matrikula, Maitena Tellaetxeak eskuratu du eta bi aipamen bereziak, Maria Vegas eta Ane Miren Zugastirentzat izan ziren.
Baina gazte guzti hauek ezin dute atsedenik hartu. Diploma eskuratu dutenek, aste honetan Selektibitateko azterketak dituzte eta gairen bat pendiente geratu zaienek ere errekuperaketak dituzte. Beraz, animo eta zorte on guztiei azterketetan.