Sorgin dantzaren entseguak hastera doaz

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

San Pedro jaiak ate joka daudela eta, Sorgin Dantzako desfilea prestatzen hasteko deialdia egin dute.
Bihar, ekainak 9, hasiko dira entseguak, eta astearte eta ostegunetan izango dira Landaberri ikastolan, arratsaldeko 8etatik 9etara.
Komenigarria da desfilean parte hartu nahi dutenak entseguetara joatea. Antolatzaileen esanetan, Sorgin Dantza ondo dantzatzen dutenek ere saioetara joan beharko lukete.