Arranbideko lur munizipalen erabilera

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

Lasarte-Oriako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die, bereziki Arranbideko bizilagunei, Oriako pabilioien atzealdearen eraberritzea dela eta, eskailera mekanikoen ondoan dagoen partzela munizipalaren eremu bat landare-lurra uzteko erabiliko dela epe batez.
Duela bi aste hasi ziren ibai ondoko pasealekua egiteko lanak, Tokian Tokiko Estatuko Funtsak finantzatzen duena, eta zonalde horretatik ateratzen ari den landare-lurraren kalitatea ikusirik, kontserbatu egingo da eta ondoren etorkizuneko pasealekuaren lorezaintzan erabili.
Ingurumen-ekintza oso garrantzitsua izango da eta orain degradatuta dagoen hiri-espazio bat errekuperatuko du.
Behin ibilbide osoa amaituta, udalerria ibai ondoko paseo baten bidez bere osotasunean ikuskatzea ahalbidetuko die herritarrei.