Bihar, Alkoholiko Anonimoak elkartearen nazioarteko egunaren bezperan, Gipuzkoako ordezkariek ateak irekiko dizkiete herritar guztiei Manuel Lekuona Kultur Etxean arratsaldeko 18:30ean burutuko den topaketan.
AA elkartearen eta bere kideen errealitatea erakutsi nahi dute eta horretarako, Larrotxene Kultur Etxeko dokumentalen tailerreko kide batzuek egindako, La Ultima Puerta izeneko dokumentala estreinatuko dute.