Ikasketa iraunkorrari buruzko hitzaldia Emakumeen Zentro Zibikoan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 8a

Aurrera begira zein ikastaro antolatzea gustatuko litzaiekeen esateko aukera izango dute herriko emakumeek. Horretarako, hitzaldia antolatu da biharko, ekainaren 9rako, Emakumeen Zentro Zibikoan.
Hitzaldia Mari Mar Etxebeste, Usurbilgo ikasketa bitartekotza zerbitzuko koordinatzaileak emango du, Ikasketa iraunkorra, ez ikasten ikastea izenburupean.
Bi orduko emanaldian eskualdean dagoen ikasketa iraunkorrerako zerbitzuari buruz, In-formatzen, eta honek eman ditzaken laguntzen berri eman nahi diete herriko emakumeei biharko hitzaldian.
Hitzaldi honen bidez ere, zerbitzuaren arduradunek jakin nahi dute emakumeek zein behar duten, hau da, zein ikastaro antolatzea gustatuko litzaiekeen. Era horretan, eskatutako ikastaroak non jaso ditzaketen esango diete emakumeei, eta, kasu batzuetan, baita antolatu ere.
Era askotakoak izan daitezke, adibidez, zeramika ikastaro bat antolatzea proposa dezakete emakumeek, baina baita norberaren formazioarekin zerikusia dutenak ere, esate baterako, informatikari buruzkoak.

In-formatzen
Herrian lehenago ere antolatu dira beharrean araberako ikastaroak. Biyak Bat elkartekoentzat informatikari buruzko ikastaroa antolatu da, eta alfabetatze ikastaroak ere badira bazterketa soziala bizi dutenentzat.
Biharko hitzaldira joan ezin duten emakumeek Interneten jaso dezakete zerbitzuaren inguruko berri, www.in-formatzen.com helbidean.

Bideoforuma
Bestalde, ostirala arratsaldean hilabeteko bideoforuma burutu zen Emakumeen Zentro Zibikoan.
Bertara gerturatu ziren emakumeek, Pilar Arrazola antropologoaren laguntzaz Todo sobre mi madre filma ikusi eta aztertu zuten.
Honela, emakumeen emozioaz eta honen jarreraz, egun irudikeriak duen garrantziaz edo drogak eta alkoholari buruz mintzo ziren.