Luisa Etxenike idazlearekin solasean

Txintxarri 2009ko ekainaren 8a

Ostirala arratsaldean, Manuel Lekuona kultur etxean burutzen den Literatur Tailerra amaitu zen.
Eta ikasturtea ixteko ekitaldi berezia antolatu zuten, Luisa Etxenike idazlearekin solasaldia.
Ekitaldian Kultura saileko burua den Jone Altuna eta Literatur tailerreko emakumeak bildu ziren eta giro ederrean El ángulo ciego liburuari buruzko galderak egin zizkioten idazle donostiarrari.