Landaberriko atleta alebinak Gipuzkoako txapeldun orde

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 11

Landaberri ikastolako atletismoko neska taldea igandean Gipuzkoako ikastetxeen arteko txapelketan bigarren postua eskuratu zuen, beste zortzi ikastolekin lehiatu ostean.
Taldekideak Saioa Olasagasti, Medea Cuellar, Aroa Lopez, Maria Eugi, Ane Galardi eta Patricia Prieto izan ziren eta Amaia Andres entrenatzaileak azaldu zigunez, merezitako postua izan zen eskuratutakoa.

Talde lan izugarria

“Talde guztiaren lana izan zen laudagarria. Denek egin zuten lan 2. postua lortzeko. Azken proban, erreleboetan kopa lehian zegoela ere, indar handia erakutsi zuten,” gaineratu du Amaia Andresek.
Irakurketa oso positiboa egin digu entrenatzaileak. “Lasterketa eta proba batzuk irabazi ziren eta maila handia erakutsi zuten neskek. Helburua bete genuen eta, gainera, giro ona egon zen taldean,” adierazi zigun.
“Bi urte daramatzagu lanean talde honekin eta bagenekien lan ona egingo zutela. Etorkizunean ere, fin ibiliko dira lanean jarraituz gero,” aipatu zigun Landaberriko entrenatzaileak.