Bihar Ostarterekin saskibaloian jolastera

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 12a

Ostarte gazte elkarteak saskibaloi partiduak antolatu ditu bihar, larunbata gauerako.
Gaueko 22:00etan hasi eta 00:00ak arte luzatuko diren partidak, Sasoeta ikastetxearen patioan jokatuko dira, eta hitzordua gauerako egin dutenez, ez da argirik faltako saskibaloi kantxan.
Antolatzaileek 30-40 gazte espero dituzte, eta, era horretan, parte-hartzaileen artean taldeak osatu eta partidak jokatuko dira.
Aurreko batean futbol partidak antolatu zituzten, oraingo honetan, berriz, saskibaloiaren txanda izango da.
Ohi moduan, gazteen partaidetza bultzatu nahi du Ostartek. Horregatik, herriko gazteei dei egin diete larunbata gauean Sasoetako ikastetxera hurbil daitezen.