Etorkinentzako euskara ikastaroak

Txintxarri 2009ko ekainaren 12a

Etorkinentzako harrera-ikastaroak antolatu dira Udal Euskaltegian, Eusko Jaurlaritza eta HABEren laguntzaz.
Ikastaro hauek, Autonomia Erkidegoan bizi diren eta euskararekin harremanik izan ez duten etorkinei zuzenduta daude. Etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak emateko aukera izango dute.
Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du. Uztailaren 1etik 21era egingo da, eta astelehenetik ostiralera 4 ordutako saioak izango dira.
Izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da, eta matrikula doakoa da.
Informazioa eskuratu eta izena emateko, Lasarte-Oriako Udal Euskaltegira gerturatu, (Bekokale bidea 1), 943 36 16 21 telefono zenbakira deitu , edo euskaltegia@lasarte-oria.org helbide elektronikora mezua bidali.