Squasheko finala bihar

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 12a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak antolatutako XXI. Squash txapelketa sozialeko finalak bihar jokatuko dira kiroldegian.
15:00etatik aurrera, kontsolazio finala, 3. eta 4. postuak eta final handia egongo dira lehian.
Kontsolazio finalean Jose Ramon Urruzola eta Iker Cañedo egongo dira buruz buru; 3. eta 4. postuaren lehian, Kinin Calvo eta Aitor Reyesen arteko norgehiagoka egongo da eta final handian, Alberto Udabe eta Agustin Erkiziak txapela lortzeko ahalegin guztiak egingo dituzte.