Landaberriko tenistak Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 12a

Landaberri ikastolako gaztetxoak Gipuzkoako Taldeko Tenis Txapelketa lehiatu dira ikasturtean zehar.
3 maila ezberdinetako, alebin, infantil eta kadeteetako zazpi taldek parte hartu dute txapelketan eta emaitza onak eskuratu dituzte Xabier Gonzalezen neska-mutilek.
Bi egoitza ezberdinetan, alebin mailako partidak, Donostiako tenis kirol elkartean (RCTSS) jolastu dira eta, infantil eta kadete mailako partidak, Intxaurrondoko Mons polikiroldegiko tenis zelaietan jokatu dira.

Finalak

Lehiaketako finalak lehengo asteburuan jokatu ziren eta Xabier Gonzalezen hiru taldek txapela eskuratu zuten eta beste batek brontzezko domina.
Alebin mutileko Landaberri A taldea, Ander Huegun, Julen Legarra, Beñat Urruzola osatua; alebin nesken Paula Uli, Maialen Ormazabal eta Izar Agirretxe taldea eta kadete nesken Landaberri A taldeak, Jaione Guerra eta Janire Tovarrek, eskuratu dute txapelketa.
Bestalde, hirugarren postua lortu zuen taldea, infantil neskena izan zen (Andrea Gonzalez, Sara Sanchez, Andrea Vazquez eta Itziar Mujika).