Ana Urchueguia alkateak, Jesus M. Zaballos Festak eta gazteria batzordeetako buruak Rosa Illarramendi festetako teknikariak eta Xabier Goitia kulturako teknikariak aurkeztu zuten atzo 2009ko San Pedro Jaietako egitaraua.
Alkateak adierazi zuenez, “San Pedro Jaiak kalitate onekoak izango dira, nahiz eta aurrekontu urria izan. Iazkoarekin alderatuta %32a murriztu dugu.”
“Hau kudeaketa onaren seinale da eta, honekin, herritarrek jaietaz gozatzea nahi dugu, krisia ahaztuz,” gaineratu zuen. Ana Urchueguiak.
Herritarren parte hartzea
Hala ere, herriko jaiak ez dira ezer parte hartzerik gabe.
Horregatik, herriko elkarteen lana nabarmendu nahi izan zuen Zaballosek, “aurten, talde gehiagok parte hartuko dute. Esate baterako, Bazpi txirrindulari eskolak ziklokrossa txapelketa antolatu du edo Beltzak Rugby taldeak haurrentzako partidak. Gainera, parte hartze handia da ere haur eta helduen danborradan.”
Ostalarien eguna
Azpimarragarria da, ekainak 27 larunbata, ostalariek antolatu duten eguna.
“Jaiak igandean hasten dira, baina ostalariekin akordioa egin genuen eta larunbatean haur parkea, batukada eta kontzertuak egongo dira Andatza plazan,” azaldu zuen alkateak eta atxiki zuen “ahalegin handia egin dugu bai ostalariek, baita udalak ere.”
Bigantxak, haurrentzako parkeak, kalea girotzeko txarangak, Isla plazako dantzaldiak, Andatza plazako diskojaia edo Gatiburen kontzertua. Honen guztiaren berri jakiteko hurrengo astean etxeetan banatuko den egitaraua izango da.