Okendo plaza gabe laster

Txintxarri 2009ko eka. 12a, 02:00

Lasarte-Oriako Udalak aurreratu zuen bezala, Okendo plaza aurki itxiko da eta San Pedroetarako ez da erabilgarri egongo.
Honen adibide dugu, atzo goizean, Okendo plaza eta pilotalekua itxiko dituen hesi metalikoaren lehenengo proba.
Okendotik igarotzen zen jendea harritua geratzen zen, langileak egindako zulo eta ezarritako metalezko zutabe eta txaflak ikustean.
Arratsaldean, berriz, hori guztia bildu eta herritarrek plazaz eta eguraldiaz gozatzeko aukera aparta izan zuten.