Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 14an, XXI. Dantzari Txiki Eguna ospatu zen Lasarte-Orian. Faltzes, Urretxu, Zangotza eta Oreretako taldeak etorri ziren eta kalez kale ibili ziren dantzan herriko Landaberri eta Erketz Txiki taldekoekin batera. Guztira ia 200 bat ume inguru bildu ziren herrian dantzan, erdiak baino gehiago Lasarte-Oriako neska mutilak. Batzuk Erketz-txiki taldekoak eta gehienak Landaberriko dantza taldekoak. Goizeko 10:30ak inguruan denak elkartu ziren Andatza plazan, gero goizean erdigunean eta auzoetan kalez kale ibiltzeko. Musika eta dantzarekin herriko hainbat toki girotu zituzten, talde bakoitzak bere ibilbidea egin zuen eta. Herritar ugari izan zen haurren erakustaldietaz gozatzen.