14_Andaluziako giroa Isla plazan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 14a

Semblante Andaluz elkarteak antolatutako XVII. Rocioko Erromeriari esker, herriko kaleetan sevillanaz jantzitako jendea ikusi ahal izan genuen ekainaren 14an. Isla plaza inguruan urdaiazpikoak, fino ardoak, sevillanak, andaluziako banderak,... inguru haietako erromeriarekin lotutako musika eta giroa izan zen nagusi egun osoan zehar. Goizean hasi eta ilundu artean festa egin zuten Lasarte-Oriako andaluziarrek. Semblante andaluzek txosna jarri zuen eta Rocioko anaiarteak herrian duen ordezkaritzak mahaia.